XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Azkenik, egonaldiaren kalifikazio bat egiteko eskatzen zaienean, gehienena oso ondo izaten da.

3.4.5.3 Irakasle-monitoreen ebaluazioa

Gure ebaluazioa egiterakoan, beste eredu batzuetan baino zailagoa egiten zaigu aurrerapen kualitatibo eta kuantitatiboak somatzea, eta agian errazago zenbatekoaren aldetik, nolakoaren alderditik baino.

Elgoibarren joera aldaketak ikusten ditugu nabarmenago.

Talde askok astelehenean erdararako duten joera hori normalean ostiralerako desagertu da.

Hala ere ez dakigu baserria uztean zein puntutaraino mantentzen den joera hori.

Askotan, ostiralerako lortzen dugun euskarazko hitz etorri edo komunikazio hori ez da izaten guri gustatuko litzaigukeen kalitate mailakoa.

Gure ebaluazioan neurtzen saiatzen garena zera da:

- Taldearen euskara maila.

Atal honetan desberdintasun handia egoten da taldearen jatorriaren arabera.

- Zenbat hitz egin duten euskaraz.

Ahalegin prozesu bat dela medio, alde handia egoten da asteleheneko joera eta ostiralekoaren artean.

- Pozik ibili diren ala ez.

Helburua ondo betetzen dela ikusten dugu, oso giro polit eta alaia sortzen baita egonaldian zehar; horren lekuko, ostiralean izaten ditugun negar-zotinezko agurrak.

- Irakaslearen parte hartzea.

Gure balorazioa oso baikorra da.

Irakasle gehienak oztopo handiegirik gabe sartzen direlako barnetegiko martxan.

Kontuan izan behar da irakasle hauetako gehienak euskararekiko arduratuak eta oso motibatuak etortzen direla.

Hala eta guztiz ere, parte hartze hau irakaslearen beraren nortasun eta izakerak asko baldintzatzen du.

- Programaren balorazioa.

Programaren eskema nahiko finkoa dugu.

Gauza berriak probatzen saiatzen garen arren, uste dugu orain arte erabili izan dugun eskemak emaitza onak ematen dizkigula.

- Metodologia.

Hizkuntza baliabide desberdinak aztertu eta probatzen ditugu, eta gure ostiraleroko bileran baloratzen da aste horretan erabilitakoa eta hobekuntzak proposatzen dira.

Aldaketa ugari egin ondoren, guk nahi dugun hizkuntza baliabide erabilgarri horretara hurbiltzen ari garela uste dugu.

Hala eta guztiz ere, prozesu hau ez dugu erabat amaitutzat jotzen.